Ion Izagirre (Movistar) bigarren izan da Poloniako Itzulian bigarren urtez jarraian. Azken erlojupekoan estu hartu du Rafal Majka (Tinkoff), baina azkenean hura izan da irabazlea zortzi segundoko aldearekin. Beñat Intxausti (Movistar) izan da hirugarren sailkapen nagusian. Euskal txirrindularitzak sasoi honetan izan zuen emaitzik onena da. Erlojupekoa Kristof Van de Wallek (Trek) irabazi du.
Poloniako Itzulia UCI World Tourreko proba da, Euskal Herriko Itzuliaren maila berekoa.