Txirrindularitza

Ion Izagirrek irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia

Sergio Luis Henaori irabazi dio Puyko basilikako esprintean

Imanol Magro Eizmendi.
2016ko apirilaren 2a
17:22
Entzun

Ion Izagirrek (Movistar) esprintean irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia. Ormaiztegikoak Sergio Luis Henaorekin (Sky) batera egin du Puyoko basilikarako (Lizarra, Nafarroa) igoera, eta azken metroetako buruz buruko lehian aurrea hartu dio. Helmugatik urrun jo du erasoa, eta bihurgunetan itxietan ez dio Henaori aurre hartzen utzi. Sasoiko lehen garaipena da Izagirrerentzat. Lehen euskal irabazlea da Mikel Zarrabeitiak 1997an irabazi zuenetik.

Izagirrek Movistarren talde lan bikaina borobildu du, eta bide batez iazko arantza atera —bigarren izan zen—. Probaren hasieran hamalau kideko multtzo batek ihes egin du, eta tropelak helmugatik 50 kilometrotara harrapatu du. Helmugatik hamar kilometrora Giovanni Viscontk (Movistar) erasoa jo du eta harekin joan dira Izagirre eta Henao. Visconti atzean gelditu da baina eta beste bien artean erabaki da garaipena.

Sailkapena.

1. Ion Izagirre (Movistar) 4:37:18
2. Sergio Henao (Sky) d.b.
3. Moreno Moser (Cannondale)  14ra
4. Giovanni Visconti (Movistar) 17ra
5. Sergei Txernetski (Katuxa) 18ra

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.