Irabazi beharreko partida dauka gaur Arratek etxean
ESKUBALOIA. Asobal ligako lehen itzuliko azken partida jokatuko du gaur Arratek etxean, Port Sagunt maila gorenera igo berriaren aurka (18:30). Hamalau partida jokatuta, gipuzkoarrek bi partida besterik ez dituzte irabazi -beste bi berdindu dituzte-, eta, sei punturekin, puntu bakarrera dauzkate jaitsiera postuak. Port Sagunt 12. postuan dago sailkapenean, zortzi punturekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu