Oraindik ez dago data zehatzik Osasunako presidentetzarako hauteskundeetarako. Irailean Sadarren jokatuko den hileko azken partidarekin batera egitea adostu zuten taldeko ordezkari hautesleek ekainaren 20an. Baina, egutegia zehaztu gabe dagoenez, irailaren 19, 20 eta 21ean izango dira.
Hala ere, klubak ziurtzat jo du presidente berriak irailaren 26an hartuko duela kargua. Hautagaitzak, berriz, irailaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dira.