MENDIA-SELEKZIOA

Irekita dago Selekzioaren Aldeko Mendi Martxan izena emateko epea

Uztailaren 30ean hasiko da, Leitzan (Nafarroa), eta abuztuaren 6an amaituko da, Urduñan (Bizkaia). Herri borondatez ofizialtasuna! izango da 16. ekitaldiaren leloa. 

Iazko Selekzioaren Aldeko Mendi Martxaren irteera, Algortan. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 21a
18:07
Entzun

Selekzioaren aldeko ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena mendiriz mendi joango da berriz ere. ESAITek hainbat urtetan antolatutako ekimenak jarraipena izan du erakunde hori bertan behera geratu arren. Eta jada ireki dute epea bertan izena emateko, uztailaren 28ra arte. Hauek dira prezioak: zeharkaldi osoa afariak barne, 300 euro; zeharkaldi erdia afariak barne 150 euro; zeharkaldi osoa afaririk gabe, 200 euro; eta zeharkaldi erdia afaririk gabe 100 euro. Informazio gehiagorako jo webgune honetara: www.mendimartxa.eus. Bestela, idatzi helbide elektroniko honetara: [email protected]. Azkenik, telefono zenbaki bat ere badago: 658740772 (Txumai). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.