Irene Usabiaga, laugarren Espainiako Txapelketan
TXIRRINDULARITZA. Espainiako Txapelketako erlojupeko proban, urrezko domina irabazteko faboritoa zen atzo Leire Olaberria, baina huts egin zuen ikaztegietarrak, 10. sailkatu baitzen. Irene Usabiaga izan zen euskaldunik onena, 4. postuan geldituta —23 urtez azpiko proba irabazi zuen—. Anna Sanchisek irabazi zuen erlojupekoa. Gizonezkoen elite mailako erlojupekoa eta 23 urtez azpiko errepideko proba gaur jokatuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu