AIZKORA

Iriarte eta Otaegi Arria V.aren lekukoa hartzeko gogo biziz

Gazte Mailako finala dute, eta lehen txapela irabazteko aukera dute

DONOSTIA
2005eko ekainaren 11
00:00
Entzun
Maila nagusikoen jaialdi berean jardungo dute Arkaitz Iriartek eta Joseba Otaegik, eta Gazte Mailako txapela izango dute jokoan. Zortzina enbor ebaki beharko dituzte Azpeitiko kiroldegian: bi 45 ontzako, lau kanaerdiko eta bi 60 ontzako.

Otaegi Zizurkilgoak (Gipuzkoa) azken urteko jardunean hobekuntza aipagarria izan du, eta, gainera, Xabier Mindegia kanporatu zuen finalerdian. Halere, Iriartek baino eskarmentu txikiagoa du.Iriarte azpeitiarra aisago sailkatu zen finalera, baina harrrezkeroztik denbora dezenta igaro da. Beraz, orduko sasoia eta egungo ez dira berdinak izango. Gainera, bihar eguerdian Gipuzkoako II. Mailako Mailako Txapelketa jokatuko du, eta horretan ere, aurrean amaitu nahi du.Bitxia bada ere, Binakako Lehiaketako txapela biek jantzi zuten, eta sarri aipatu dute lagun handiak direla. Iaz Arria V.ak jantzi zuen txapela, Aitor Senosian mendean hartuta.Gipuzkoako II. Mailari dagokionez, Ibarrako plazan jokatuko dute finala 12 aizkolarik: Iñaki Aierbe, Aranberri, Erasun, Joxemari Esnaola, Etxeberria, Iriarte, Lasa, Jexuxmari Mujika, Otaegi, Otaño, Joxemari Telletxea eta Joxefelix Zubizarretak. Eguerdian jokatuko da norgehiagokaBestalde, gaurko Azpeitiko jaialdian, Urrezko Harri-jasotzaileen finala ere jokatuko da: Irigoien-Izeta III.a eta Saralegi-Zelailuze.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.