Iriartek desorekatu du Galarretako estelarra
ERREMONTEA. Txetxu Iriarte izan zen onena atzo Galarretan jokaturiko jaialdiko partida nagusian, eta Altuna II.ari eta Olazari irabazi zien (40-33), Juaristi alboan zuela. Aurrelariek luze jokatu zuten eta atzelarien arteko deman Azpeitikoa nabarmendu zen. Hamaika tanto egin zituen, eta bakarra galdu. Olazarrek, berriz, hamar egin zituen, baina zazpi galdu. Azken asteetako partida onena izan zen Iriarterentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu