Larunbatean Realaren akziodunen batzarrak berretsi egin zuen Administrazio Kontseilua, eta gaur eman du Salva Iriarte Realaren kirol zuzendari berriak bere asmoen berri. Berrikuntza nagusia, jokalari atzerritarrei buruzko datua: lehen taldeak bost baino gehiago ez ditu izango (Espainiakoak ere atzerritarren artean sartzen dituela aipatu du). Ondorioz, harrobian oinarrituko dute lehen taldea, gaur hark esan duenez. Azkeneko denboraldietan erruz ekarri izan dituzte atzerritik jokalariak.
Ekipoak erdilari ezker batean beharra duela uste du Iriartek, eta aurrerako Morten Skoubo berreskuratzea litzateke "fitxaketarik onena" (min hartuta dabil azken hilabeteetan).
Chris Coleman entrenatzailea etzi iritsiko da Donostiara, eta orduan hasiko da lanean ofizialki. John Toshack izango du Iriartek laguntzaile, baina honek adierazi du beste batzuekin ere hitz egingo duela aholkuak eta informazioa eskatzeko.
Futbola
Iriartek dio Realak gehienez bost jokalari atzerritar izango dituela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu