Irribarre nekaezina

Imanol Magro Eizmendi.
2010eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Ugazaba du izengoitia, baina ez du gehiago aginduko. «Aski da», esan zuen herenegun, 37 urterekin,belauneko tendinitisak New Yorkeko maratoia bertan behera uztera behartu zuenean. Beti barrezka ageri zen atletak erretiroa hartu du, Londresko Olinpiar Jokoei itxaron gabe. Askorentzat historiako distantzia luzeko korrikalari onena izan denak ez ditu berriz jantziko zapatilak. Etiopiarra jaiotzez eta nekazari familia bateko seme, umetan hamar kilometro egin behar zituen ur bila joateko, eta ondo hartu zion neurria distantzia hari. Bi aldiz izan zen olinpiar txapeldun eta lautan munduko txapeldun. 2003an maratoira pasa zen, tituluak baino gehiago munduko marka helburu hartuta, eta 2008an lortu zuen: 2.03.58. Kirol ibilbidean 25. munduko marka zuen. Aurrerantzean irribarre egiten jarraituko du, aberats hartu baitu erretiroa, maratoi bat korritzeagatik milioi bat dolar irabaztera iritsi zen I. MAGRO
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.