Iker Irribarriak eta Mikel Urrutikoetxeak buruz buruko finalaren errebantxa jokatuko dute abuztuaren 7an, Gasteizko feriako Ardoaren desafioaren jaialdian. Andramari Zuriko feria errebantxen feria izan da historikoki, eta Enpresen Ligak ohitura hori berreskuratu du aurten.
Feriako beste hiru jaialdietan binakako torneoko partidak jokatuko dira. 5ean, lehen finalerdia, Olaizola II.a-Untoria eta Artola-Albisuren artean. Bigarrena 6an jokatuko da, Ezkurdia-Rezusta eta Altuna II.a-Zabaletaren artean. Irabazleek abuztuaren 8an jokatuko dute finala. Jaialdi guztiak Ogeta pilotalekuan izango dira.