Larunbatean hasi zen Gasteizen Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) urtero antolatzen duen mendi martxa, "Euskal selekzioen ofizialtasuna eskatzeko" helburuarekin; 14. aldia da.
Legebiltzarraren aurrean eman zioten hasiera; bertan bilduta, antolatzaileek instituzioei dei egin nahi izan zieten euskal selekzioen ofizialtasunaren alde "urrats eraginkorrak egin ditzaten". Ekitaldian, iritzi taldeak "errespetua" eta ofizialtasunaren aldeko "urratsak egiten" has dadila eskatu zion Jon Redondo Jaurlaritzako kirol zuzendariari.
Gaurkoa seigarren etapa da, Arazubi eta Burlata (Nafarroa) lotuko dituena. Tartean, Iruñean egin dute geldialdia, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, bertan ere Euskal Herriko kirol selekzioen ofizialtasunaren alde urratsak ematen has daitezeen eskatzeko.
Urepelen (Nafarroa Behera) amaituko da martxa, abuztuaren 9an. Amaiera ekitaldian, musika emanaldia eskainiko du Erramun Martikorenak.