Irujo eta Bengoetxea VI.a ariko dira San Fermin torneoko finalean

Iberokoak eta Leitzakoak Barriolari eta Patxi Ruizi irabazi diete finalerdietan, biak emaitza berarekin (22-9)

Erredakzioa
Iruñea
2010eko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Aurreikuspenak bete dira Lau t'erdiko San Fermin torneoan, eta Juan Martinez de Irujo eta Oinatz Bengoetxea ariko dira elkarren aurka finalean hilaren 7an, San Fermin egunean, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Biek ala biek nagusitasunez irabazi diete Abel Barriolari eta Patxi Ruizi finalerdietan. Emaitza berarekin amaitu dira bi partidak: 22-9.

Iberokoa herenegun sailkatu zen finalerako, Lizarran jokatutako partidan Barriola mendean hartuta. Leitzakoa aurretik izan zen hasieran, baina Irujok azkar egin zuen ihes, eta joko bikaina eginda lortu zuen garaipena. Bengoetxea VI.ak, berriz, atzo lortu zuen finalerako txartela, Tolosako Beotibarren. Hark ere ez zuen arazo askorik izan irabazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.