San Mateo Torneoko final handia gaur arratsaldean jokatuko da Logroñoko Las Gaunas pilotalekuan. Astebeteko jardunaren ostean, iritsi da irabazleen izenak jakiteko garaia eta bi dira bikote hautagaiak: Irujo eta Beroiz Aspekoak batetik, eta Berasaluze VIII.a Asegarcekoa eta Pascual Aspekoa bestetik. Torneoan orain arte eman dutena aintzat hartuta, partida ikusgarria espero da, inondik ere.
Ikusgarri moldatu baitira bi bikoteak orain arte. Irujo eta Beroizek osatzen dutenak itxura ederra eman du. Irujo fresko iritsi da sanmateoetara eta hutsik egiten ez dion atzelaria bihurtu da Beroiz, bere aurreneko parte-hartzean. Kontrarioek, bikote mistokoek, urteak zeramatzaten elkarrekin aritu gabe, baina primerako bikotea osatu dute.
Irujo eta Beroiz Berasaluze VIII.a eta Pascualen kontra ariko dira gaur finalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu