Irujo ez da azaldu Masterseko pilota aukeraketara, eztarriko minez baitago
Iberoko aurrelariak hobera egin du azken orduetan, eta, okerrik ezean, Patxi Ruizen aurka jokatuko du
Pilotari bakarra azaldu zen atzo Astelenara, BBK Masterseko bigarren finalerdirako pilota aukeraketara. Juan Martinez de Irujo eta Patxi Ruiz ziren joatekoak, baina Lizarrako atzelaria bakarrik bertaratu zen. Arrazoia? Irujo eztarriko minez dago, eta ez azaltzea erabaki zuen, gaixotasunak okerrera egin ez zezan. Hura falta zela, Martin Alustiza Aspeko intendenteak aukeratu zituen Iberokoaren pilotak. Irujo eta Patxi Ruiz etzi ariko dira elkarren aurka. Bihar, berriz, Oinatz Bengoetxearen eta Aitor Zubietaren txanda izango da, Labriten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu