Juan Martinez Irujok eta Oinatz Bengoetxeak txantxa eta adar jotze giroan aukeratu zituzten atzo, Iruñean, larunbateko Kutxa buruz buruko masterseko finalean erabiliko dituzten pilotak. Iberokoa kexu agertu zen, baina ez saskiko hautuarengatik, egunarengatik baizik, Eguberri egunean jokatuko baitute: «Niretzat urteko egunik txarrena da jokatzeko. Gabon gaua gustura pasatzea gustatzen zait, lasai, etxekoekin, eta aurten pasta eta xerra plantxan erreta afaldu beharko dut».
Oinatz Bengoetxea, berriz, pozik agertu zen Eguberri egunean jokatzeagatik. «Inoiz ez dut jokatu egun horretan, eta egia esan, ilusioa egiten dit». Leitzarrak Ruizekin entrenatu zuen gero, eta binakako txapelketako bikote bat izan daiteke. Irujok, entrenatu ahal izateko, zain egon behar izan zuen. Pilotei dagokienez, Irujok astunagoak hautatu zituen. Sarrerak salgai daude honezkero; kantxakoek 50 euro balioko dute.
Irujo: «Gabon gauean pasta afaldu behar izateak ez dit graziarik egiten»
Iberokoak eta Bengoetxea VI.ak gustuko pilotak aurkitu dituzte Kutxa Masterseko finalerako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu