Irujo-Merino I.a. Horixe da etzi Logroñoko (Espainia) Adarraga pilotalekuan jokatuko den sanmateoetako finalerako sailkatu den aurreneko bikotea. Iberokoak eta Villar de Torrekoak (Errioxa) 18-22 irabazi zieten atzo Xalari eta Laskuraini binakako torneoko seigarren jardunaldian, eta garaipen horri esker ziurtatu egin zuten etzi txapelak lortzeko lehian egotea. Finalean ariko den beste bikotea gaur jakingo da, Olaizola II.a-Beroizek eta Titin III.a-Zubietak elkarren aurka jokatuko duten partidan. Goizuetakoak eta Uhartekoak dena dute alde finalerako sailkatzeko, lehen partidan Berasaluze VIII.a-Beginori 22-5 irabazi ondoren, nahikoa baitute gaur hamabi tanto egitearekin finalean izateko. Titin III.ak eta Zubietak, beraz, oso lan zaila dute.
Atzoko partidari dagokionez, emozioa izan zen nagusi. Xalak eta Laskurainek bikain ekin zioten partidari (11-6 jarri ziren aurretik), baina Irujo eta Merino suspertu egin ziren, eta buelta eman emaitzari (13-14). Azken tantoak tentsio handikoak izan ziren, eta azken tanto horietan Irujo maisu lanean aritu zen.
Irujo-Merino I.a sailkatu dira sanmateoetako finalerako (18-22)
Olaizola II.a-Beroiz finalean izango dira gaur Titin-Zubietaren aurka hamabi tanto eginda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu