Irujo-Olaizola Bilbon, eta Xala-Barriola Eibarren
ESKU-HUSKA. Zehaztuta daude non eta noiz jokatuko diren lau t'erdiko finalerdietako ligaxkako bi norgehiagokak. Irujok eta Olaizola II.ak larunbatean neurtuko dituzte indarrak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Xala eta Barriola, berriz, Eibarko Astelenan ariko dira aurrez aurre igandean. Xalak eta Irujok herenegun lortu zuten sailkatzea, Titin III.ari eta Bengoetxea VI.ari irabazita, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu