Irujo, Olaizola II.a, Bengoetxea VI.a eta Barriola, faborito garbi astebururako
Final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partidek faborito argiak dituzte. Ostiralean, Leitzan, artekariek 100-60ko momioak eskainiko dituzte Bengoetxearen alde. Xalaren joan den asteko partidak zalantza asko sorrarazi ditu. Larunbatean, berriz, dirua doblean irtengo da Irujoren alde, Berasaluze VIII.aren aurkako partidan. Igandean ere leitzarra izango da faborito, Retegi Biren aurka, Bilbon —100-60ri—. Azken urteetan askotan jokatu dute elkarren aurka, eta beti irabazi izan du Barriolak. Nonbait estatistikak sasoiak baino konfiantza handiagoa sortzen du. Azkenik, astelehenean, Tolosan, artekariek 100-30i eskainiko dute dirua Olaizola II.aren alde. Apustuzaleek zail ikusten dute Arretxek hirugarren ezustea ematea. Alde handiak daude momioetan, diru gutxi ari delako diru asko mugitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu