Juan Martinez de Irujok irabazi du Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketa, oso ondo jokatuta. Aimar Olaizola Olaizola II.a izan du arerio finalean, Donostian, Atano III.a pilotalekuan, eta 22-12 nagusitu zaio. Atzo arratsaldean izan zen finala.
Oso serio jokatu zuen Irujok eta, agian, bere hamabosgarren tantoa da horren adibide nagusia: oso luzea izan zen tantoa, Olaizola dominatu zuen batzuetan, Irujok izan zuen bukatzeko aukerarik, baina ez zen berotu, atzera eta atzera jo zuen eta leher eginda utzi zuen aurkaria.
Arlo fisikoak ere zerikusi handia izan zuen: Irujo izan zen gailen, dudarik gabe. Olaizolak partida amaitu eta gero aitortu zuen fisikoki behar den puntua falta izan zitzaiola. Izan ere, aurkarien lesioak medio, partida bakarra jokatu du txapelketan.
Buruz buruko bere hirugarren txapela du Irujok. Olaizolak bi ditu.
Finaleko tanteoa: 0-2, 3-2, 5-5, 8-5, 11-7, 13-8, 14-10, 14-12, 22-12.
Pilota
Irujo txapeldun
22-12 irabazi zion Olaizola II.ari Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako finalean, atzo arratsaldean. Oso serio eta ondo jokatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu