Pilota

Irujo-Zabaletak lehen puntua lortu dute finalerdietan

Aspekoek 22-8 irabazi diete Olaizola II.a-Ibai Zabalari Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen partidan. 

2013ko martxoaren 30a
19:26
Entzun

Irujo-Zabaletak ondo ekin diote Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkari, gaur, Gasteizen, lehen partidan Olaizola II.a-Ibai Zabalari nagusitasunez irabazita (8-22). Partidako lehen tantoak oso parekatuak izan dira, eta Asegarceko bikotea 4-2 aurreratu da. Orduan jo dute lehen kolpe Aspekoek, bost tanto jarraian eginda (4-7). Susperraldiak jarraipena izan du, eta Irujoren tantoei eta Zabaletan pilotakadei esker ziztu bizian joan dira 22. tantora. Olaizola II.a ia ez da sartu jokoan, eta Ibai Zabalak huts gehitxo egin ditu.

Astelehenean amaituko da lehen jardunaldia, Berasaluze II.a-Albisuk eta Bengoetxea VI.a-Beroizek Eibarren jokatuko duten partidarekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.