Pilota

Irujok bihotzeko arazoak ditu, eta aldi baterako erretiratu egingo da

Bihotzeko arazoak topatu dizkiote, baina behin betiko emaitzen zain dago. "Nire ilusioa pilotan jarraitzea da". Fernando Bidarte Aspeko presidentearekin eta Txema Urrutia medikuarekin eman du prentsaurrekoa, Iruñean. Hunkituta azaldu da Irujo. "Gaizki pasatzen ari gara". Bideoa: prentsaurrekoa azpidatziekin (Argazki Press). [youtube]https://youtu.be/SELgoC6tWuM[/youtube]

jon eskudero
2016ko uztailaren 13a
08:58
Entzun

Burumakur agertu da pilotaria: "Ezin bizirik nago, eta badut beldurra. Erretiroa? Ezin da ezer baztertu. Balorazioen zain egotea tokatzen da". Behin-behinean erretiratu egingo da, baina itzultzeko itxaropena du. "Nire ilusioa zuriz jantzi eta frontoietara itzultzea da". Baina, oraingoz, ezin du. Ohiko mediku azterketa batean bihotzeko arazoak nabaritu dizkiote, eta ahalegin fisiko handiak egitea debekatu diote. Hala ere, behin betiko emaitzak esku artean izan arte ez du erabakirik hartuko. Hala erantzun die kazetarien galderei: "Ez nago balizko kasuetan jartzeko". Ahots dardaratiz hitz egin du. "Azpimarratu nahi dut hau ez dela agur bat. Beharra sentitu dut gertatzen ari zaidana kontatzeko, zurrumurruak hasita zeudelako, baina pilotari diodan maitasunagatik nago hemen". Txaloka amaitu da prentsaurrekoa.

Palmaresa: 2004, 2006, 2009, 2010 eta 2014ko EPELeko buruz buruko txapelduna. 2006 eta 2010eko EPELeko lau eta erdiko txapelduna. 2005, 2006, 2009, 2013 eta 2014ko EPELeko binakako txapelduna. 2005, 2012 eta 2013ko EPELeko buruz buruko txapeldunordea. 2008, 2009, 2011, 2013 eta 2014ko EPELeko lau eta erdiko txapeldunordea. 2004 eta 2016ko EPELeko binakako txapeldunordea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.