Pilota
Irujok eta Barriolak aukeratu dute final laurdenetarako materiala
Gasteizko Ogeta frontoian aukeratu dituzte gaur goizean Juan Martinez Irujok eta Abel Barriolak datorren iganderako pilotak, Manomanistako final laurdenetako partida jokatzekoak. Arazo berezirik gabe, 140,9 eta 104,1 gramo pisatzen dituzten bi aukeratu ditu Irujok, eta 102,7ko bat eta 104.9ko beste bat aukeratu ditu Barriolak. Irujok agertu du bote handiagoko pilotak aukeratu dituela Barriolak, eta, berak, berriz, beheragotik ibiltzekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu