Irujok etzi erabakiko du

«Eskuak justu» ditu oraindik, eta pilota aukeraketan zehaztuko du igandean jokatzeko moduan egongo den

Irujo maldizioka, iragan astean Eibarren jokatutako partidan. RAUL BOGAJO / ARP.
Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Juan Martinez de Irujok ezin du ziurtatu igandean jokatuko duen ala ez. Eskuko minez, iragan igandean ez jokatzea erabaki zuen Iberokoak, eta ez dago batere argi Olaizola II.aren eta Beginoren aurka indarrak neurtu ahal izango dituen. Irujok atzo adierazi zuenez, eskuak «oso justu» ditu; biak, gainera. Etzi erabakiko du, pilota aukeraketan, azkenean jokatuko duen ala ez, eta ez du arriskatzeko asmorik: «Binakako txapelketako partidak oso gogorrak dira, eta eskuak ondo izan ezean ez dago ezer egiterik».

Bestalde, heldu den asteko binakakoaren jardunaldia asteartera arte luzatuko da, Mungiako sanantontxuak arte. Ohiko plaza da binakakoan, eta Xala eta Barriola Berasaluze VIII.aren eta Beginoren aurka ariko dira. Beste partidak Getarian, Iruñean eta Eibarren jokatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.