PILOTA

Irujok ezker eskua probatu du

Pilota aukeraketaren ostean, partida motza jokatu dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Xala, Irujo eta Barriola, Bizkaia pilotalekuan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2014ko apirilaren 17a
13:31
Entzun

Juan Martinez de Irujok zalantzak ditu mindutako eskuaren egoeraren inguruan. Hiru astean ez du proba gogorrik egin, eta gaurko saioan ez du ezker eskua behartu.

Abel Barriola, Jon Apezetxea eta Iñaki Larrinagarekin jokatu du Iberoko aurrelariak. Ezkerrarekin eman bai, baina besoa zeharo askatu gabe eman ditu kolpeak. Hala ere, ziurtatu du ez duela arazorik izango asteleheneko partida jokatzeko.

Yves Salaberri Xala eta Aitor Zubietari dagokionean, Etxarri Aranazko atzelaria ez da pilota aukeraketan izan, atzo sukar apur bat zuelako. Nolanahi ere, hark ere ez du arazorik izango astelehenean jokatzeko. Xalak, berriz, aitortu du atzerapenak ez diola kalterik egin, azken partidaren ostean min baitzuen eskuan.

Astelehean izango da eskuz binakako txapelketako final erdiko partida, Irujo-Barriola eta Xala-Zubieta bikoteen artekoa. Ez da sarrera onik espero, 500 sarrera inguru saldu baitira oraingoz.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.