Juan Martinez de Irujoren eskuak hobera egin du. Aspetik jakinarazi dutenez, pilotaria atzo baino hobeto sentitzen da, eta litekeena da bihar pilota aukeraketara joatea. Hala ere, ez du aldatuko asteko plangintza. Ostegunean egingo duen proban erabakiko du, larunbatean, binakako txapelketako finalerdietan, jokatuko duen ala ez.
Irujok ubeldu bat du ezker eskuan eta bi aste daramatza jokatu gabe. Masajista eta medikuaren kontsultara joan da gaur, elektroterapia eta igurtziak jasotzeko.