Munduko kopa

Istiluak izan dira Frantzian, Koparen garaipenaren ospakizunetan

Segurtasun indarrek esku hartu dute hainbat hiritan, beraien arabera, jarraitzaile talde batzuek txikizioak egin dituztelako.

Eliseo Zelaien inguruak, atzo. JULIEN DE ROSA, EFE
2018ko uztailaren 16a
06:57
Entzun

Ospakizun ugari izan da Frantzian, atzo hango futbol selekzioak Munduko Kopa irabazi ostean. Han eta hemen, hainbat motatako ospakizunak izan dira, eta segurtasun zerbitzuek jakitera eman dutenez, izan dira indarkaeriari eman dion zaletuak ere.

Parisen, Eliseoko Zelaietako komentzioen kontra egin dute bart hogeitamarren bat lagunek. Alkohol boteilak zeramatzatela eta txikizio handiak egin zituztela zabaldu dute segurtasun indarrek. Sare sozialetan ere badaude txikizioa eta istiluak erakusten dituzten irudiak.

Albiste agentziek zabaldu dutenez, poliziak sakabanatu zituen han zeudenak, negar gasak eta antzeko materiala erabiliaz. Iturri horien arabera, Beauvaisen eta Lyonen ere izan dira istiluak, eta poliziak esku hartu du.

Annecy hirian, bestalde, 50 urteko gizonezko bat hil da. Hainbat hedabideren arabera, kanal batera salto egin zuen eta hartu zuen kolpearen ondorioz hil zen. Garondoan hartu zuen kolpea. Nancy hirian, berriz, gizonezko bat zauritu zen garaipena ospatzen ari zen kamioitik erorira.

63.500 polizia, 46.500 gendarme, 44.000 suhiltzaile eta beste hainbat segurtasun indar mobilizatu dira asteburuan, finalaren karietara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.