Atletismoa

Istripu berean hil ziren Irantzu Egiguren ibilketaria eta Jose Manuel Caballero entrenatzailea omenduko ditu Josetxo Imaz Memorialak

Irailaren 28an Ordizian (Gipuzkoa) egingo den Josetxo Imaz Memoriala lasterketan, Irantzu Egiguren ibilketaria eta Jose Manuel Caballero entrenatzailea omenduko dituzte. Egiguren eta Caballero joan den otsailaren 15ean hil ziren Palencian (Gaztela-Leon), Orensera (Galizia) Espainiako Ibilketa Txapelketara zihoazela, autobusak istripua izanda. 19 urte zituen Egigurenek, eta 58, berriz, Caballerok.

2003ko irailaren 19a
13:59
Entzun
Josetxo Imaz Memoriala lasterketa hirugarren aldiz egingo da aurten, eta atleta federatuek zein federatu gabeek parte har dezakete. 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute lasterkariek, Ordizia, Beasain eta Lazkao herrietan barrena.

Iaz, Russell Dessaix-Chin australiarra izan zen irabazlea, eta 30 minutu eta sei segundoko marka egin zuen.

Josetxo Imaz korrikalari beteranoa autobus istripuz hil zen duela hiru urte, eta hura omentzeko egiten dute proba.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.