Italiak jota utzi du Frantzia, eta Galesek irabazi egin dio Irlandari

Ingalaterrak gaur itxiko du laugarren jardunaldia Eskoziaren aurka, eta torneoan duen agintea berresten ahalko du

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2011ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Sei Nazioen Torneoan sekulako ezustekoa izan zen atzo, Erroman. Txapelketan sartu zenetik lehen aldiz, Italiak lehen aldiz irabazi zion partida bat Frantziako selekzioari (22-21). Garaipenak sekulako poza sortu zuen Erromako Flaminio estadioan, eta aldi berean Frantzia erabat jota utzi zuen. Marc Lievremont Frantziako hautatzailea oso kritikatua izan da azken asteotan, eta atzo zer erran ez zekiela gelditu zen frantziarren partida tristea ikusi eta gero.

Arratsaldeko bigarren partidan, Galesek torneoan amesten jarraitzeko eskubidea irabazi zuen, etxean Irlandari irabazi ziolako (19-13). Galesek entsegu bakarra sartu zuen, Philippsen eskutik, polemika eta guzti. Irlandarrak ados ez egon arren, epaileak ontzat eman zuen entsegua. Hirustaren jokalariek zertan damutua izanen dute, partidako azken jokaldian entsegu aukera garbia huts egin baitzuten; garaipenari ihes egiten utzi zioten.

Torneoko laugarren jardunaldia gaur arratsaldean jokatuko da Ingalaterra-Eskozia partidan (16:00, France 2). Ingelesak kopa irabazteko hautagai nagusiak dira, eta, gaur irabazten badute, oso hurbil izanen dute torneoa eta Grand Slama. Denek garaile jotzen dute Ingalaterra, baina aurtengo torneoan sorpresa anitz ikusi dira, eta argi ibili beharko dute ingelesek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.