Italiako egonaldiko bigarren lagunartekoa jokatuko du Realak bihar
Txuri-urdinek 0-1 irabazi zuten lehena, Modenaren aurka, Ifranek partidaren azken zatian gola sartuta
Realak bihar jokatuko du Italiako egonaldiko bigarren lagunartekoa. Donostiako taldeak Parmaren aurka neurtuko ditu indarrak, herenegun Modena menderatu ondoren (0-1). Txuri-urdinak nagusi izan ziren partida osoan, baina azken minutuetan sartu zuen lehen gola Diego Ifranek. Hortaz, garaipen batekin ekin dio Realak zortzi eguneko egonaldiari. Biharkoarekin batera, beste bi partida jokatuko ditu egun gutxian. Vareseren aurka ariko da ostiralean, eta Sienaren kontra larunbatean. Lan gogorra egingo dute jokalariek Italiako egonaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu