futbola

Italiako futbolari bat hil da, partida batean bihotzekoa izanda

Livorno Bigarren Mailako taldeko 25 urteko jokalari bat da hildakoa.

2012ko apirilaren 14a
18:23
Entzun

Piermario Morosini, Livorno Italiako Bigarren Mailako taldeko 25 urteko jokalaria hil da gaur, partida jokatzen ari zela bihotzekoa izanda. Pescararen aurka ari zirela izan du ezbeharra, 31. minutuan. Berehala artatu, eta Pescarako erietxe batera eraman dute, oso larri. Han zendu da.

Ezbeharraren ondoren bertan behera utzi dute Pescara-Livorno partida, eta Italiako Futbol Federazioaren aginduz aste bukaera honetan ez da partida gehiagorik jokatuko.

Morosinik lehen denboraldia zuen Livornon. Udinese Lehen Mailako taldeak utzita heldu zen.

Orain dela gutxi, duela hilabete inguru, Ingalaterrako Lehen Mailako jokalari bat hiltzorian izan zen, partida batean bihotzekoa izan ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.