Iturraspek 2015era arte jarraituko du Athleticen
FUTBOLA. Ander Iturraspe Athleticeko erdilariak 2015eko ekainaren 30era arte luzatu du Athleticekin zeukan kontratua, eta 25 milioi euroko etete klausula edukiko du. 2012ko ekainaren 30ean amaitu behar zitzaion aurreko kontratua. Abadiñarrak 2008-2009 denboraldian egin zuen debuta lehen taldean, baina sasoi honetan ari da edukitzen aukera gehien; lehen hamahiru partidak jokatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu