Txapeldunen Ligako egungo txapelduna tokatu zaio Itxakori gaur, multzoen zozketan: Larvik (Norvegia). Iaz biek jokatu zuten finala, eta Itxakok ozta-ozta galdu zuen.
Gyor (Hungaria) eta Midtjylland (Danimarka) dira multzoko beste bi taldeak.
Beste multzokoak: Buducnost (Montenegro), Oltchim Rm. Valcea (Errumania), Krim Mercator (Eslovenia) eta Metz Handball (Frantzia).
Otsaileko lehen asteburuan hasiko da azken fasea; Itxakok Gyor hartuko du orduan Lizarran.
EHF Kopa
Bera Berak EHF Kopako final-zortzirenetan Lada Togliatti (Errusia) izango du aurkari. Errusian ariko dira lehendabizi, otsaileko lehen asteburuan. Itzulikoa, astebetera Donostian.