Itxako lehian ariko da sasoi honetan, baina helburu «xumeagoekin»

Lizarrako taldea ez da desagertuko, eta «aste honetan» argituko du zeintzuk izango diren teknikari eta jokalariak

Erredakzioa
Donostia
2012ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Itxakoren lehen taldea ez da desagertuko, eta hastear dagoen sasoian taldeak ABF ligan parte hartuko du, «aurreko urteetakoak baino helburu xumeagoekin». Zuzendaritzak atzo jakinarazi zuen erabakia, ohar motz eta ez oso argigarri baten bidez, eta «aste honetan» ezagutaraziko du zein jokalarik osatuko duten taldea eta zein izango den teknikaria. Arazo ekonomiko larriengatik —1,8 milioi euroko zorra— , egitasmoaren jarraitutasuna kolokan egon da, eta, orain, taldeak bederatzi egun ditu sasoian jartzeko, Bera Beraren aurkako Espainiako Superkopa jokatzeko asmoa baitu, irailaren 1ean.

Kirol egitasmoaren bizkarrezurra zein izango den zehaztea da taldearen erronka orain, azken sasoiko ia jokalari gehienek taldea utzi baitute. Oraindik etorkizuna zehazteke dutenen artean daude Andrea Barno, Naiara Egozkue eta Patri Pinedo, eta baliteke jarraitzea. Teknikaria ere zalantzan dago, Jose Ignacio Pradesek taldea utzi duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.