Itxakok Alacanten jokatuko du gaur
ESKUBALOIA. Itxakok Mar Alacanten aurka jokatuko du ligako hirugarren jardunaldian (19:00). Ambros Martin entrenatzaileak hamabi jokalari soilik izango ditu bere aginduetara, lau min hartuta geratu baitira. Munduko Kopa jokatu dutenak zuzenean joan dira Alacantera, eta han elkartuko dira taldekideekin. Lizarrako taldeak txapeldunen ligako lehen ligaxkako estreinako partida jokatuko du larunbatean Errusian, Dinamo Volvograden aurka (16:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu