Bi partida eta bi garaipen. ABF ligako bi euskal taldeek irabazi egin zuten atzo. Itxako aise nagusitu zitzaion Gijoni (34-22), eta garaipen horrekin bolada onari eutsi dio, jokatu dituen lau partidak irabazi baititu. Sailkapenean lehena da orain Itxako, Eldak asteazkenean jokatuko baitu Ligako partida, Elxen aurka.
Akaba Bera Berak ere ederki hasi du Liga. Atzo sasoiko hirugarren garaipena lortu zuen, Mar Alacanten pistan (25-26). Emaitza horrekin, donostiarrak hirugarren dira sailkapenean.
Itxakok eta Akaba Bera Berak irabazi egin dute
Nafarrek erraz irabazi diote Gijoni (34-22), eta gipuzkoarrek garaipen garrantzitsua lortu dute Alacanten (25-26)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu