Eskubaloia

Itxakok etxean jokatuko du EHF Kopako finaleko lehen partida, araudiak behartuta

Iaz ere finalean izan zelako ariko da aurrenik Lizarran. Leipzig izango du aurkari. Maiatzaren 9an edo 10ean izango da joaneko partida, eta maiatzaren 16an edo 17an Alemaniakoa.

2009ko apirilaren 20a
19:03
Entzun
Itxakok Lizarran (Nafarroa) jokatu beharko du EHF Kopako finaleko joaneko partida, Nazioarteko Federazioaren araudiagatik. Izan ere, Itxakok iaz ere jokatu zuen finala eta araudiak dio horregatik aurtengo joanekoa bere etxean izango dela, Nafarroan. Leipzig Alemaniako taldea izango du aurkari.

Maiatzaren 9an edo 10ean izango da Lizarrako partida, eta maiatzaren 16an edo 17an Alemaniakoa.

Nafarrek finalerdietan Rulmentu Urban Brasov (Errumania) kanporatu dute eta alemaniarrek Dinamo Volgograden (Errusia). Hain zuzen, Itxakok Volgograden izan zuen iaz kontrario finalean eta galdu egin zuen.

Itxako eta Leipzig urrian aritu ziren elkarren aurka, Txapeldunen Ligarako sailkapen fasean. Leizpig nagusitu zen (28-24)-, baina Itxakok ez zeukan ezer jokoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.