Dena onetik ezin omen da eduki, eta ABF ligako bi euskal taldeei antzeko zerbait gertatu zitzaien. Itxakok, sufrituta, baina irabazi egin zuen Alcobendasen pistan, 28-33, eta Bera Berak, ezinean, amore eman behar izan zuen Mar Alacanten pistan.
Itxakok irabaziz ekin dio ligari. Gogotik lan egin behar izan zuten nafarrek Alcobendasen pistan, lehen zati guztian defentsako lan onik egin ezinik ibili zirelako. 2-3, 4-7, 7-9, 9-10, 11-13... Une oro aurretik bai, baina alde nabarmenik lortu ezinik ibili ziren nafarrak. Lehen zatiaren amaieran lortu zuten Ambros Martinen jokalariek alderik handiena (13-17), eta maila onegia eman gabe ere, 14-22 aurretik jarri ziren bigarren zatiaren hasieran. Hori bai, madrildarrek ez zuten amore eman, eta gol aldea bostera murrizteko gai izan ziren gutxien-gutxienik.
Bera Berak, berriz, amore eman behar izan zuen Alacanten. Oso partida estua izan zen, baina ezin izan zuten irauli etxekoen hiru golen aldea.
Itxakok irabazi egin du, eta Bera Berak galdu
Nafarrek 28-33 irabazi dute Alcobendasen pistan, eta donostiarrek 30-27 galdu Mar Alacanten aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu