Itxakok oso erraz irabazi dio Monovarri (18-31)
ESKUBALOIA. Asteburuan Txapeldunen Ligako partida jokatu berritan, ABF ligako partida arriskutsua zeukan atzo Itxakok, Monovarren pistan. Baina nafarrek partida hastearekin batera argi utzi zuten ez zeudela huts egiteko prest. 0-4, 2-6, 4-10... Itxako askoz gehiago izan zen jokoan —9-17 joan ziren atsedenaldira—, eta gehiegi estutu gabe, 18-31 irabazi zuten nafarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu