Itxakok bizirik jarraitzen du Txapeldunen Ligako bigarren ligaxkan. Urrezko puntua lortu zuten nafarrek igandean Norvegian, Larviken, egungo txapeldunaren aurka. 23-23 berdindu zuten partida. Joko ona eta lehiaketan aurrera egiteko grina erakutsi zuten Lizarrako jokalariek. Norgehiagokak, hala ere, izan zuen alderdi txarrik, bederatzigarren minutuan eskuineko belaunean min hartu baitzuen Nerea Penak. Anbulantziaz eraman zuten Larvikeko ospitalera, baina gaur arte ez da jakinen zehazki zer duen, ezta zenbat denbora beharko duen osatzeko ere. Taldeko arduradunek ezagutarazi dutenez, dena den, lesioa larria dela dirudi.
Penari gertatutakoa bazter utzita, kontent egoteko moduko partida egin zuen Itxakok igandean. Larviken pistan puntu bat lortzea ez da nolanahiko meritua. Defentsan erakutsitako sendotasuna funtsezkoa izan zen nafarrentzat. Bigarren ligaxkari porrot batekin ekin eta gero, Larviken lortutako puntuak aurrera egiteko indarra ematen die Lizarrako jokalariei. Larunbatean Danimarkako Midtjyllanden pistan ariko da Itxako.
Gaur, berriz, ABF ligako partida jokatuko dute nafarrek Leonen aurka, haren pistan. Norvegiatik zuzenean egin dute bidaia Leonera Itxakoko jokalariek.
Itxakok urrezko puntua lortu du Larviken, txapeldunaren etxean
Norvegiatik zuzenean egin dute nafarrek Leonera bidaia, gaur ABF ligako partida jokatu ahal izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu