Itzuliak apirilaren 5etik 4ra aldatu du Arraten amaituko den etapa

Eibarko Udalak hala eskatuta aldatu dituzte hirugarren eta laugarren etapak; ostegunean iritsiko dira Ibardinera

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Itzuliak aldatu egin du ibilbidea. Apirilaren 5ean, ostegunean, zen jokatzekoa sona handieneko etapa, Arraten amaituko dena. Baina Eibarko Udalak hala eskatuta, asteazkenera aurreratu dute etapa hori, apirilaren 4ra. Ibardinen amaitu beharrekoa, berriz, asteazkenetik ostegunera atzeratu dute.

Aldaketa horiek aintzat hartuta, beraz, Gueñesen hasi eta amaituko da lehen etapa, apirilaren 2an. Gueñestik Gasteizera joango dira txirrindulariak bigarren etapan, eta Arabako hiriburua eta Arrateko santutegia lotuko ditu hirugarrenak. Eibartik abiatuko da ostegunekoa, apirilaren 5ekoa, eta Ibardin gainean amaituko da. Azken-aurreko etapa Beran hasiko da, eta Oñatin amaitu. Eta azken urteotako ohiturari eutsita, bakarkako erlojupekoarekin amaituko da Itzulia, Oñatin bertan.

Sabadell Guipuzcoano bankuaren babesarekin, jokatu egingo da azkenean aurtengo Itzulia, eta Ikerne Badiola Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak «pozik» hartu du albistea. «Eskerrak eman nahi dizkiet Sabadell Guipuzcoanori, Euskadi Txirrindularitza Antolakuntzari eta zale guztiei». Badiolak gogorarazi du Aldundiak 140.000 euro jartzen dituela Itzulirako eta Donostiako klasikorako. «Eta aurrerantzean ere gure babesa izango dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.