Ivanovicek baieztatu du Nocioni prest dagoela minutu batzuk jokatzeko
Alacantekoa dema zaila izango dela esan du entrenatzaileak; San Emeterio ez da ariko, pubalgiak jota baitago
Alacanten aurka neurtuko ditu indarrak Caja Laboralek bihar (12:30), eta berrikuntza garrantzitsu batekin. Dusko Ivanovic entrenatzaileak atarikoan baieztatu zuenez, Andres Nocioni Chapu minutu batzuk erabiltzeko aukera izango du. Hegalekoak lau lan saio burutu ditu, baina Ivanovicek argentinarraren grina eta kemena betikoak direla jabetzeko nahikoak izan direla baieztatu du. Nocioni bai, baina Fernando San Emeterio ez. Espainiarrak zaintiratua jasan zuen Estudiantesen aurka, eta pubalgia bat du. Gasteizen geratu da, eta hamar bat eguneko atsedena hartu beharko du. Partidaren inguruan, bere etxean Alacant «talde arriskutsua» dela esan du Ivanovicek, eta «norgehiagoka zaila» espero duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu