Izeta aita-semeen marka ahalegina gaur, Abadiñon
HARRI-JASOTZEA. San Blas jaia aprobetxatuz, Joxeramon Iruretagoiena eta Hodei Iruretagoiena aita-semeak marka hobetzen ahaleginduko dira 125 kiloko harri errektangularrarekin, gaur, Abadiñoko probalekuan (Bizkaia). Eguerdian hasiko da jaialdia, eta bien artean, txanda librean, 125 jasoaldi egin nahi dizkiote 125 kiloko harriari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu