Izeta II.ak marka ezarri zuen Etxauriko harriarekin
HARRI-JASOTZEA. Izeta II.ak hamabost aldiz jaso zuen herenegun Etxauriko harri baldarra, iaz Aimar Irigoienek baino bat gehiago, eta marka berria ezarri zuen. Saioa bost minutukoa izan zen, eta harriak 136 kilo pisatzen ditu. Bigarren Unai Bertiz izan zen, hamar aldiz jasota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu