HERRI KIROLAK

Izetatarrek eta Arruti-Orbek irabazi dute euskal pentatloia

Aurrenekoek 34 segundotan hobetu dute errekorra: 40.24. Bigarrenak ‘Zelai III.a’-Ansorregiri nagusitu zaizkie

Izeta VI.a eta Izeta III.a, gaur, txapelekin. IBON ERRAZU
Julen Etxeberria.
2021eko ekainaren 19a
21:27
Entzun

Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a-Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a-k, eta Garazi Arruti-Lucia Orbek irabazi dute gaur Binakako Euskal Pentatloiaren finala, Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan. Bi bikoteek nagusitasunez jantzi dituzte txapelak, hasi eta buka gailendu baitira Izeta VI.a-k bigarren txapela du, iaz Xabier Orbegozo Arria V.a-rekin nagusitu baitzen.

Indar erakustaldia eman dute Izeta osaba-ilobek. 40.24ko marka egin dute, eta 34 segundo hobetu dute errekorra, iazkoa. 2.41 atera diete Ioritz Gisasola Zelai IV.a-Ion Gisasola Zelai V.a-ri: 43.05. Mikel Larrañaga-Jon Unanue Goenatxo III.a sailkatu dira hirugarren (44.04); Iñaki Errazkin-Aratz Mugertza, laugarren (44.56); Beñat Amade-Aritz Irazabal, bosgarren (45.31); eta Kepa Peñagarikano-Gorka Etxeberria, seigarren (49.32). Arruti-Orbek, berriz, 29.45eko marka egin dute, eta 1.41 atera diete Karmele Gisasola Zelai III.a-Uxue Ansorregiri (31.26).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.