Kirola Arbitratzeko Epaitegiak (TAS) bi urteko zigorra jarri dio Jan Ullrich txirrindulariari (Alemania, 1973), Puerto auziko dopaje kasu bategatik. Zigorra iazko abuztuaren 22tik hasi da kontatzen.
Nazioarteko Txirrindulari Elkargoak Ullrichi kirol lizentzia betiko erretiratzeko proposamena egin zuen, 2002ko positibo bat anfetaminengatik emateagatik, baina TASek ez du kontuan hartu eskaera.
TASek berak astelehenean Alberto Contadorri bi urteko zigorra ipini zion, 2010eko Frantziako Tourrean positibo emateagatik. Contador aurtengo abuztuaren 6an hasiko da korritzen. Kirola Arbitratzeko Epaitegiak 2010eko Tourreko eta iazko Giroko garaipena kendu dizkio.