Mikel Beroiz eta Jon Jaunarena aritu ziren igandean buruz buruko txapelketako final-zortzirenetan, eta leitzarrak hamar tantoan utzi zuen Huartekoa. Partidak ez zuen hala bukatzeko itxurarik hasieran, Beroiz 10-2 hasi baitzen irabazten. Jaunarenak, ordea, bata bestearen atzetik hogei tanto egin zituen.
Larunbatean, Joseba Ezkurdia ezustekoa ematekotan izan zen. 18-20 zen aurretik Oinatz Bengoetxearen aurka, baina Leitzakoak azken txanpa ikusgarria egin zuen, eta 22-20 nagusitu zen. Orain Julen Retegi izango du aurkari final-laurdenetan.
Gaur, Tolosan (Gipuzkoa), Aitor Zubieta eta Jokin Altuna ariko dira aurrez aurre (16:30), eta irabazleak Aimar Olaizola izango du zain final laurdenetan.