Hitzarmen horren arabera, Jaurlaritzak itsasontzia egiteko 1,5 milioi euro eman behar zizkiola azaldu du Mundutegik, eta, horrez gain, urteko funtzionamendu gastuen erdia. Guztira, 3-4 milioi euro. 2005ean egin zuten hitzarmena, 4 urterako.
Sailburu aldaketarekin, ordea, okertu egin dira gauzak marinelaren arabera: Amannen kargua Lopez de Gereñuk hartzean bertan behera geratu da hitzarmena, eta, ondorioz, Mundutegi Jaurlaritzaren dirulaguntzarik gabe. Babes hori galtzen badu 2008an Vendee Globe munduko itzuliko proban ezingo duela parte hartu nabarmendu du.
Hitzarmena okertzen ari zela-eta, Ibarretxe lehendakariari bitartekaritza eskatu ziola adierazi du Mundutegik, baina hark ez diola erantzun. Berarekin izan duen jarreratik abiatuta, Gasteizko Gobernuaren zintzotasuna zalantzan jarri du marinelak.
Itsas kirolak
Jaurlaritzak hitzarmena hautsi eta babesik gabe utzi duela salatu du Didier Mundutegi marinelak
Nabigazio kiroletan aritzen den Didier Mundutegi marinel lapurtarra dirulaguntzari gabe utzi du Eusko Jaurlaritzak. Hala salatu du Mundutegik berak, eta galera horrek 2008ko Vendee Globe munduko itzulian parte hartzea galaraziko diola agertu du. Zehazki, Jaurlaritzako Garraio Sailaren babesa zuen Mundutegik, Alvaro Amann aurreko sailburuarekin itundutakoa. Hitzarmena egungo sailburu Nuria Lopez de Gereñuk eten duela salatu du marinelak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu