Mendia

Javi Dominguez nagusi Ehunmiliak lasterketan

Dominguezek laugarrenez irabazi du, eta Imanol Alesonek jarritako errekorra (22:59) ondu du. 22 ordu eta 21 minutuan amaitu du.

Javi Domiguez, Beasaingo helmugan, Alberto Zerain gogoan. AINHOA LENDINEZ, @LORAMEN
Mikel O. Iribar.
2017ko uztailaren 8a
17:49
Entzun

Iazko irabazle bera izan du Ehunmiliak lasterketak. Javi Dominguezek aise menderatu ditu beste korrikalariak, eta laugarrenez izan da Ehunmiliako lasterketako garailea. Dominguezek dagoeneko ondo baino hobeto ezagutzen du ibilbidea, eta garaipenak ez dio ihes egin. 22 ordu eta 21 minutu behar izan ditu lasterketa amaitzeko. Imanol Aleson azpeitiarrak jarritako errekorra, 22 ordu eta 59 minutuko denbora, aise hautsi du Dominguezek. Zerain mendizaleari eskaini dio txapela.

Bestalde, eguerdian amaitu da G2H lasterketa. Daniel Agirre nafarra izan da irabazlea, bigarrenez. 15 ordu, 38 minutu eta 32 segundo behar izan ditu lasterketa amaitzeko. Mikel Exeberria zumaiarrak amaitu du bigarren, eta Gorka de la Horra elgoibartarrak hirugarren. Emakumezkoetan, berriz, Aitziber Osinalde legazpiarra izan da lehena.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.