Realaren aurkako partidan hartu zuen min Flañok. Gaur baieztatu diote lesioaren larritasuna, eta gutxienez sei hilabete beharko dituela osatzeko. 32 urte ditu jokalariak, eta datozen egunetan ebaketa bat egingo diote haustura sendatzen hasteko.
Enrique Martin entrenatzailearen ohiko jokalaria da hasierako hamaikakoan. Uda honetan kontratua berritu du beste urtebetez. Sinatutako akordio horretan jaso zuten bi aldeek hogei partida baino gehiago jokatzen baditu denboraldi honetan zuzenean beste batez luzatuko zitzaiola kontratua. Lesioa tarteko, ordea, ezingo du partida kopuru hori jokatu.